Unai Marrero: “Atezain gaztea naiz, baina anbizio handia dut”
Unai Marrero Realeko atezainak hedabideen aurrean hitz egin du, aurretik dituzten partiden inguruan eta bere egoeraz. Lanean gogor ari dela azpimarratu du.
Unai Marrero Realeko atezainak hedabideen aurrean hitz egin du, aurretik dituzten partiden inguruan eta bere egoeraz. Lanean gogor ari dela azpimarratu du.
Jon Ander Ulaziak hartuko du Amaia Gorostizaren lekukoa Eibarren presidentetzan, agintaldia amaitzeko geratzen den urtebetean. Asteazkenean, hedabideen aurrean hitz egin du, zer-nolako helburuak dituen azaltzeko.
Hegaleko gorritxoak minarekin bukatu zuen asteleheneko entrenamendua, eta sendatzeko prozesua abiatu du dagoeneko, baina bajan zenbat emango duen bilakaeraren araberakoa da.
Aihen Muñoz Realeko jokalariak Racingen kontrako ligako partidaz hitz egin du prentsaurrekoan. Zelaian nola sentitzen den ere azaldu du, denbora luzez jokatu gabe egon ostean.
Athletic Clubeko atzelariak "giharretako lesio moderatua" du ezker hankako soleoan eta bilakaeraren zain dago.
Santurtziko entrenatzaile historikoa asteartean hil da, 79 urte zituela, hainbat hamarkadatan futbolean aritu ondoren. Eibar, Sestao, Burgos eta Bilbao Athletic taldeak zuzendu zituen, besteak beste.
Gaizka Garitanok Blas Ziarreta (Santurtzi, Bizkaia, 1947) entrenatzaile historikoaren ondarea goraipatu du. Prestatzaile santurtziarra hil egin da, gaur, asteartea, 79 urte zituela, futbolean hainbat hamarkada eman ondoren. "Asko estimatzen genuen pertsona bat da", adierazi du Garitanok.
Jose Mari Amorrortu prestatzaile ohiak Blas Ziarreta (Santurtzi, Bizkaia, 1947) entrenatzaile historikoaren figura goraipatu du; asteartean hil da, 79 urte zituela. "Garai hartan Blas eredu bat zen, pasioa transmititzen zuen", gogorarazi du. "Zelaira iristen zenean eztanda bat bezalakoa zen", erantsi du.
Etxekoek azken laurdenean izan duten beste txakalaldi bat aprobetxatu du talde israeldarrak. Arabako taldeak garaipen bakarra eta hamaika porrot ditu Euroligan, eta sailkapeneko azken postuan da.
Bideo honek Endesa Ligako zortzigarren jardunaldiko bost jokaldi onenak jasotzen ditu; Real Madrileko Gabriele Procida izan da jokaldi onenaren protagonista.
Javi Zabalak Peio Etxeberria izango du aurkari Lau t'erdiko finalean. Aurkari eta frontoi bera, Zabalak aukera aprobetxatu nahi du arra kentzeko. Ostiral gauean finalaren aurretik programa berezi bat eskainiko dugu, hemen errioxarraren hausnarketen aurrerapena.
Pilotari nafarra eta Javi Zabala arituko dira nor baino nor gehiago Lau t’erdiko final handian, Bilbon, eta bi protagonistak astearterako zeuden deituta, finalerako materiala hautatzeko, baina aukeraketa hori, azkenean, ostegunean izango da, 11:00etan.
Ander Muruak laugarren egin Lau t’erdiko txapelketan. Txapelketako ustekabe handiena izan da arrasatearra, kaiolako lau handienen hartean tokia egitea lortu du.
Jokin Altuna Lau t'erdiko txapelketako podiumean izango da, hirugarren postuagatiko lehian Ander Murua 22-13 garaitu ondoren. Finalean sartzea lortu ez duten arren, txapelketa ona izan duten bi pilotariren arteko partida bikaina ikusi ahal izan da.
Irundarra bere jaioterriko pilotalekuan gailendu zaio Iraitz Zubizarretari 18-22. Lehen tantoetan atzetik izan den arren, 6na egin ostean, aurretik jarri da markagailuan eta alde zabalak izan ditu (11-19 eta 15-21). Azkenean, berak eraman du txapela, Zubizarretak markagailua iraultzeko ahaleginak egin dituen arren.
15-12 eta 15-12 irabazita, Aritz Erkiagak eta Eñaut Salegik lau puntu eskuratu dituzte, eta puntu horiek guztiz garrantzitsuak izan litezke finalerdietako ligaxkara sailkatzeko; Johan Sorozabalek eta Ion Ibarluzeak, ordea, puntu bakarra dutela jarraitzen dute sailkapenean, eta aukera gutxi dituzte txapelketan final laurdenetako fasea amaituta segitzeko.
Erkiagak eta Salegik bi jokotan garaitu dituzte Johan eta Ibarluzea (15-12 eta 15-12). Garaipen honekin lortutako 4 puntuekin, lehiaketan bizirik jarraitzen du bikote arrosak.
Bestalde, Hans Odriozola donostiarrak debuta egin du Munduko Txapelketa absolutuan, laugarren postua lortuz.
Basque Teameko surflariak brontzezko domina eskuratu du Punta Rocasen jokatutako Munduko Txapelketan, Perun.
Zuri-gorriak nagusitu dira F Moeve Ligako 11. jardunaldian, Ane Azkonak eta Sara Ortegak eta Clara Pinedok sartutako golei esker. Sonya Keefek sartu du Realaren gol bakarra.
Athleticeko jokalariak Anoetan jokatu den F Moeve Ligako 11. jardunaldiko euskal derbian Realaren aurka lortutako garaipenaz (1-4) hitz egin du. Dinamika onean daudela esan du, eta horrela jarraitu nahi dutela.
Realeko jokalariak Athleticen aurka jasandako porrotaz hitz egin du (1-4) F Moeve Ligako 11. jardunaldian Anoetan jokatutako euskal derbian. Lehen zatian jasotako hiru golek min egin dietela nabarmendu du.
San Mamesek Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partida hartu du, Eusko Jaurlaritzaren lehen gobernuaren 90. urteurrenaren ospakizunen baitan. Hona hemen Euskal Selekzioari garaipena eman dion norgehiagokako gol bakarra, Jauregizarrena. Aurtengo partidarekin, laugarren aldiz irabazi dio Venezuelari Euskal Selekzioak.
Euskal Selekzioak eta Venezuelak San Mamesen jokatutako partidak emozio ugari piztu ditu. Norgehiagokaren amaieran, Jagoba Arrasate entrenatzailea eta Einar Galilea zein Unai Gomez jokalariak partida berezi horri buruz aritu dira, baita Euskal Selekzioaren ofizialtasunaz ere.